POLITIKA

"Terrorismoaren biktimen" aitortza ekitaldia egingo du Jaurlaritzak, martxoaren 11n

Ekitaldiak bat egingo du Terrorismoaren Biktimen Europako Egunarekin, eta kultur hiriburutza babesteko ekinaldien barruan kokatu dute. Ekitaldia 12:00etan egingo dute, Donostiako Pasealeku Berrian.

Iñigo Urkullu lehendakaria Estatuaren indarkeriaren biktimen omenezko ekitaldian. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko otsailaren 25a
08:45
Entzun

Terrorismoaren biktimen Europako Eguna. Haien hutsunea etorkizuna eraikitzeko funtsezkoa da lelopean egingo dute ekitaldia. Lehendakaritzak jakinarazi duenez, euskal erakunde guztiak, kargudun publikoak eta hautetsiak gonbidatu ditu Eusko Jaurlaritzak Donostian egingo den ekitaldira; baita biktimak eta gizarte zibileko ordezkariak ere, haien arabera. Iñigo Urkullu lehendakaria han izango da.

Azaldu dutenez, "biktimekiko elkartasuna ikusgarri egiteko asmoa" du ekitaldiak, eta horien testigantzek bizikidetzan zenbateko garrantzia duten azpimarratzekoa. Ekitaldi isila izango da, musika emanaldi batek gidatua, eta hamar minutu inguru iraungo du.

Ekitaldia 12:00etan egingo dute, Donostiako Pasealeku Berrian dagoen Jorge Oteizaren Eraikuntza hutsa eskulturaren ondoan. Eguraldi txarra egingo balu, San Telmo museoan egingo lukete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.