AVTk adierazi du, prentsa ohar baten bidez, ekitaldi horretan
“terrorismoaren goraipamena” eta “umiltze publikoa” eman zirela. “Amurrioko Udaleko agintari nazionalistek ETAko bi preso jaietako erregin eta ohorezko dama izendatzea, iraina eta errespetu falta izan dira biktimentzat eta haien senitartekoentzat”, dio elkarteak plazaratutako oharrak.
Amurrioko aginte taldeak izandako jarrerak “erakunde terroristari arnasa emateko” balio izan duela adierazi du elkarteak. “Terrorismoaren biktimak eta edozein hiritar demokrata umiltzeko” baliagarria izan da.
AVTk “oso larritzat” jo ditu abuztuaren 11n, herriko jaietan, gertatutakoak.
salaketa
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak salaketa jarri dio Amurrioko Udaleko aginte taldeari
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) Amurrioko (Araba) Udaleko aginte taldearen aurkako salaketa jarri du Espainiako Auzitegi Nazionalean, pasa den abuztuaren 11n herriko jaietan bi presori omenaldia egiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu