Estatuko Aldizkari Ofizialean atzo argitaratu zenetik, indarrean dago Terrorismoaren Biktimen Espainiako Lege Integrala. Biktimatzat hartzen direnen eremua zabaldu du lege horrek, eta horiekiko onurak handitu ditu, besteak beste.
«Erakunde terroristen mehatxua» jaso duten edota zauririk izan ez duten biktimak ere biktimatzat jotzen ditu lege berriak. Onura gehiago jaso ditu horientzat. Besteak beste, lan eskaintza publikoa zein etxebizitza eskuratzeko lehentasuna.
«Biktimen ohorearen defentsan», debekatu egin du leku publikoetan «terrorismoa edo terroristak goratzen dituzten oroitarri edo bestelako aipamenak» jartzea. Horrez gain, ekainaren 27a biktimak omentzeko eguntzat izendatu du.
Terrorismoaren Biktimen Lege Integrala indarrean dago atzotik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu