ELKARRIZKETA AURRERAPENA. Martin Scheinin (NBE-ko kontalari berezia)

"Terrorismoaren legediaren erabilera zabalegia da Espainian"

Terrorismoaren Kontrako Borrokan Giza Eskubideak Bermatzeko NBEko kontalari bereziarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

2009ko martxoaren 17a
15:45
Entzun
Martin Scheinin Terrorismoaren Kontrako Borrokan Giza Eskubideak Bermatzeko Nazio Batuen Erakundeko (NBE) kontalari bereziak BERRIAri adierazi dionez, "terrorismoaren legediaren erabilera zabalegia da Espainian. Auzitegi Nazionalean jorratzen diren gai batzuk begiratuz gero, batzuek ez lukete hor egon behar; adibidez, kale borrokak. Kale borroka indarkeria da eta ez terrorismoa".

BERRIAk harekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar. Scheininek Espainiako Estatuari hainbat aholku egin berri dizkio, "terrorismoaren" aurkako borrokan giza eskubideen errespetua areagotzeko.

"ETAren helburu politiko berak izatea ez luke delitua izan behar, ezta alderdi politiko bat legez kanporatzeko ere, azken horrek argi eta garbi zerikusirik ez badu indarkeriarekin. Espainiako Alderdien Legeak irakurketa gehiegi ahalbideratzen du eta azkenean argitasun eskasa dauka".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.