Testen %2,6 positiboak izan dira Hego Euskal Herrian

Osakidetzak eta Osasunbideak 8.040 test egin dituzte, eta horietan 215 positibo atzeman dituzte.

arantxa iraola
2021eko ekainaren 29a
13:20
Entzun

Atzo Hego Euskal Herrian COVID-19aren jarraipena egiteko egin ziren testen datuetara begira, beste 215 positibo detektatu zituzten. Positibo gehien Bizkaian atzeman zituzten, 83. Atzetik doaz beste herrialdeak: Gipuzkoan, 63 kasu; Nafarroan, 41, eta Araban, 22. Hala, oraintxe bertan, positiboen ehunekoa %2,4 da Hegoaldean.

Erietxeetan oraindik agerikoa da izurriaren eragina; atzo bertan, adibidez, COVID-19aren ondoriozko 28 ospitaleratze izan ziren, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi dutenez, eta gogora ekarri dute oraindik 39 pertsona daudela ZIU unitateetan gaitzarekin erituta.

Birusaren aldaerei erreparatzea ere garrantzitsua da, bakoitzak bere ezaugarriak baititu. Nafarroako Gobernuak zehaztu du lehengo astean atzemandako kasuen %63,3 Alfa aldaerak eragindakoak izan zirela, eta %8, Deltak. Erresuma Batuan hedatu zelako egin zen ezagun lehena; Indiatik zabaldu da bigarrena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.