Musika

The King's Singersen emanaldiarekin hasiko da bihar Tolosako Abesbatzen lehiaketa

Bihar hasiko da Tolosako (Gipuzkoa) 35. Nazioarteko Abesbatzen lehiaketa; hain zuzen ere, Erresuma Batuko King's Singers seikoteak Leidor antzokian emango duen kontzertuarekin. Dena den, hori ahots doinuak dastatzen hasteko lagin txiki bat baino ez da izango. Lehiaketa, benetan, datorren asteazkenean hasiko d, eta azaroaren 2 arte iraungo du. Asia, Ozeania eta Europa osotik datozen hogeitabat abesbatzak hartuko dute parte.

2003ko urriaren 23a
17:26
Entzun
Ahots nahasien atalean zortzi abesbatzak parte hartuko dute; guztiak Europakoak dira. Ahots taldeen atalean, berriz, sei talde ariko dira, zehazki, Japoniatik, Zeelanda Berritik, Islandiatik, Bieloerrusiatik, eta Errusiatik etorritakoak. Azkenik, haurren abesbatzen lehiaketan Hungariako, Ukrainako, Japoniako, Txekiako, Errusiako eta Euskal Herriko abesbatza banak. Hain justu, Villabonako (Gipuzkoa)Eresargi haur abesbatza da Tolosako lehiaketan, aurten, parte hartuko duen Euskal Herriko talde bakarra.

Bihar Nazioarteko Lehiaketari hasiera emango dion Erresuma Batuko King's Singer seikotea ezik, gainerako abesbatza guztiak aurreneko aldiz etorriko dira Tolosara. Halaber, Islandiako zein Bieloerrusiako talderen batek parte hartzen duen lehendabiziko aldia da.

Informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.