Gaurko etaparen ezaugarriak ikusita CSCko David Zabriskie zen garaipena erdiesteko hautagai nagusia. Thor Hushovdek, baina, denbora gutxiego behar izan du gaurko lana egiteko. Faborito nagusirik gabeko 2006ko Tourreko lehen mailota bereganatu du.
Lehen euskalduna Egoi Martinez izan da 34.postuan.
Frantziako Tourra
Thor Hushovd txirrindulari norvegiarrak irabazi du gaurko aitzin-etapa
Estrasburgon hasi eta Estrasburgon amaitu da 2006ko Frantziako Tourreko aitzin-etapa. Lehen mailot horia Credit Agricole taldeko Thor Hushovd txirrindulari norvegiarrak eskuratu du. Etapa 7,1 kilometrokoa izan da eta Hushovdek 8 minutu eta 17 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Bigarren lekuan George Hincapide sailkatu da eta hirugarren, berriz, David Zabriskie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu