Tibetarrek beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela aldarrikatu du Batasunak komunikabideetara bidalitako oharrean, eta tibetarren kontrako errepresioa amaitzeko eskatu du. Gatazka gainditzeko formula tibetarren ordezkarien eta Txinako Gobernuaren artean negoziaketak egitea dela azpimarratu du Batasunak, eta egokiak iruditzen zaizkio Txinako Gobernuak elkarrizketaren alde egindako adierazpenak.
Europako Batasunak Tibeteko gatazka gainditzeko negoziaketen alde egin izana goraipatu du Batasunak, eta Euskal Herriko auzian jarrera berbera edukitzeko eskatu dio.
Tibetarren kontrako «errepresioa» gelditzeko eskatu du Batasunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu