Angeluko hondartzetara heltzean, itsaso urdin zoragarriak, uhin ertainen musikarekin, arratsalde osoa bertan iragateko gogoa sortzen du. «Horrela ikusiz, urak ez du ohi baino zikinagoa iduri», dio Beatrice Hargindegik. «Behin han garelarik, uretan edo hondartzan, tinta beltzak harrapatzen ditugu denetan». Hargindegi hondartza bazterreko harresi baten gainean dago jarrita, zangoak gurutzaturik, lasai lasai. Aurten, ahalaz ez da bainatzen. Bizpahiru aldiz gertatu zaio bakarrik. «Ez nau erakartzen uretik orbanez beterik ateratzeak. Gainera, osasunarentzat arriskutsua da». Bere inguruko lagunekin eta familian anitz mintzo da gai horretaz. Bere lagun baten ama podologoa da. «Haren arabera, petrolioarekin kontaktuan izan diren jendeek bortz urteren buruan odoleko eritasun baten biltzeko arriskua daukate».
Paul Gaucher eta Baptiste Cadiller gutxiago kezkatzen dira, nahiz eta ohartu diren ura «ohi baino zikinagoa» dela. Haur hauek egunero datoz hondartzara, baina zertarako kezkatu? «Arriskutsua balitz, hondartzak itxiko lituzkete!», erantzuten du Paulek. Gertatu izan da, jadanik hondartza batzuk ixtea asteburu batzuetan, Philippe Berto hondartza bazterreko jatetxe bateko langileak zehaztu duenez.
«Jende anitz kexu da, hondartzak zikinak direla erranez», kontatu digu Bertok. Gauza bera diote Jacques Menion izozki saltzaileak eta haren saltegian sasoilari gisa ari diren Brice Scalabre eta Jennifer Puechek. «Jendea kexu da. Ez dute xantzarik, aurten». Nahiz eta, entzun dituzten oihartzunen arabera, Angeluko hondartzak Miarritzekoak baino garbiagoak direla dioten, jendearen kezka sentitzen dute. Petrolioaren gaia guztien ahotan dabilela aitortu digute.
Kezka horien gainetik, iaz bezainbat izozki saltzen dute, hala ereÉ Ez da baitezpada kontsolamendu bat. Menionek iazko uztaila gogoan du oraindik. Eguraldi txarra izan zen uztailaren zati handienean, ez zen hondartzarako aro, ezta izozkien jateko ereÉ Aurten, anitzez uda beroagoa eta eguzkitsuagoa da. Eta iaz bezalako salmentakÉ Prestige >ontziaren eraginez? Menionek uste du hala izan daitekeela, bainan bertze zergatiak baztertu gabe.
Philippe Bertok iaz baino bezero gutxiago dauka jatetxean. Ez daki ea isuri beltzaren ondorioa den bakarrik. «Jendeen aurrekontua, 35 orduak, egonaldi laburragoakÉ», arrazoi ugari eman zuen. Hala ere, zango zoletan kokatzen den petrolioak Euskal Herriko hondartzei prestigioa kenarazi dieÉ>
KEZKA
Jendea kezkatuta dagoela eta gaia guztien ahotan dabilela diote saltzaileek
babes neurriak
Hondarretan galipota egon arren, jende gehiena ortozik paseatzen ari zen Bakioko hondartzan
Tinta beltzaren menpe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu