Iosu Madariaga Bizkaiko Ingurumen diputatuak baieztatu du batzar nagusietan desinfektatzeko lanen hasiera. Asteon hasi da Tragsa enpresa zeregin horretan, eta prozesua ekainaren 22ra arte luzatuko dela aurreikusi dute. Ondoren, Neiker Tecnalia arduratuko da desinfektatze prozesuaren emaitzak aztertzeaz. Planta "ahalik eta laisterren" irekitzen saiatuko direla baieztatu du Madariagak.
Hasteko, plataforma altxatzaileak eta presiozko bonbak dituzten isurkarietako kamioiak erabiliko dituzte; bigarren fasean, desinfektagarri gehigarria botako dute, airetik.
EH Bilduko kide Asier Vegak salatu du "bat-batekotasunez" jardun duela Bizkaiko Aldundiak TMB plantaren auzian. Isaac Fernandez PSEkoak, berriz, arbuiatu egin du "arduragabe batek desiratu gabeko hondakinak" bota izanak aldundiarentzat suposatu duen "gastu izugarria".
Apirilaren hasieran zortzi langile Q sukarraz kutsatu ziren han, plantan bertan izandako izurri baten ondorioz.