Toña sailburuak esan du Aitzol Etxaburu presoa bisitatzen jarraituko duela

2015eko martxoaren 2a
11:19
Entzun

Angel Toña Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuak atzo jakinarazi zuen Aitzol Etxaburu Ondarroako presoari bisitan joaten zaiola. Gai "pertsonala" dela argudiatuta, aurrerantzean ere hala egingo duela baieztatu du Euskadi Irratian.

Noticias taldeak eginiko elkarrizketa batean eman zuen Toñak bisiten berri. Azaldu duenez, sailburu izango zela jakin eta berehala, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari jakinarazi zion lagun min baten semea dela Etxaburu, eta presoaren gurasoak hildakoan bere gain hartu zuela haren eta anai-arreben ardura. Parisen dago preso Etxaburu, eta Toña bi hilabetean behin joaten zaio bisitan.

"Nik Aitzolekin dut harremana, ez berak egiten zuenarekin. Kazetariek eta poliziek esaten dutenetik kanpo geratu behar dudala uste dut. Erreakzioak izango direla uste dut; batzuek kritikatu egingo dute, baina nik galdetuko nieke zer egingo luketen nire egoeran egonez gero", esan du Toñak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.