Irati Tobar gazte independentista espetxeratzeko agindua eman du gaur goizean prokuradoreak, eta Seyssesko kartzelan sartu dute. Izpuran euren aurkako euroaginduen aurka itxialdia egin zuten zortzi gazteetatik libre geratzen zen bakarra zen Tobar, eta atzo atxilotu zuen Frantziako Poliziak.
Euroagindua aztertzeko epaiketa astelehenean egingo dute. Atxiloketa salatzeko, atzo hainbat mobilizazio egin zituzten Hendaian (Lapurdi) eta Portugaleten (Bizkaia), eta gaur eta bihar ere mobilizatzera deitu dute.