BAKEAREN ALDEKO ALKATEEN KONFERENTZIA

Tokian tokiko esperientziak hizpide alkateen bake konferentziako arratseko saioan

Aieteko Bakearen Etxean ekitaldi instituzionala eginda eman diote hasiera bi egunez egingo duten bake konferentziari. Biktimak oroitu dituzte Juan Karlos Izagirrek eta Monica Hernandok, eta kanpotik Donostia "bakearen itsasargi" gisa ikusiko dela esan du Belfasteko alkateak. 16:00etan ekin diete arratsaldeko saioei. Konferentzia zuzenean dago ikusgai BERRIA.INFOn.

Konferentziaren irekiera ekitaldia. ARGAZKI PRESS
jon olano
2013ko urriaren 10a
17:22
Entzun

Bake konferentzia, zuzenean

Bakea tokian-tokianeraikitzen lelopean biltzen ari dira gaur-biharretan Donostian hainbat herrialdetako udal hautetsiak eta adituak. Hogeita hamar alkate eta instituzioetako ordezkari izango dira Donostian; horien artean, Ipar Irlandako Belfasteko eta Ameriketako Estatu Batuetako Boiseko alkateak. Goizean, guztiei ongietorria egin diete Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Monica Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak eta Bixente Zaragueta konferentziaren ohorezko patroiak. Belfasteko alkate Mairtin O Muilleoirrek eta Carlos Villan Duran Giza Eskubideentzako Nazioarteko Zuzenbideko Espainiako Elkarteko lehendakariak ere jardun dute goizeko ekitaldian.

Kursaalean egiten ari dira ondorengo mintegiak, arratsaldean. Lehenengoan, konponbide prozesuetan arituak diren erakundeetako lau kidek parte hartu dute, eta jarraian, Elgoibar (EAJ), Errenteria (Bildu) eta Irungo (PSE-EE) alkateek euren esperientziak azalduko dituzte. Ondoren, Palestina, Sahara, Kurdistan, Korsika eta Bretainiatik etorritako ordezkariek eta Kolonbiako Bogotako alkateak hitz egingo dute. Jorge Tapiak itxiko du saioa, Salvador Allende presidentearekin Txileko Gobernuko Justizia ministro izandakoak.

Berghof Fundazioko Katrin Plantak tokian tokiko ekimenak abiatzeko tresnak, mugak eta abantailak izan ditu hizpide. Haren ustez, ardatzetako bat da udal gobernuek gizarte zibiletik sortutako ekimenak babestea. Izan ere, Plantak azaldu duenez, gatazka gehienak barne gatazkak dira, eta ez dago beti horiek gainditzeko borondaterik.

Lokarriko koordinatzaile Paul Riosek, berriz, hiru erronka ezarri dizkie udal gobernuei: pluraltasuna —ekimenetan soilik alderdi batzuek edo besteek parte hartzea saihestea—, prozesuari emaitzari baino garrantzia handiagoa ematea —"emaitzarekin ez itsutzea"— eta tokiko esperientziak kanpoan ezagutaraztea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.