«Eusko JaurlaritzakTolosaldeko herritarrei eta udalei osasun pribatua inposatu die», Aralarreko parlamentari Dani Maeztuk jakinarazi duenez. Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean hitz egin zuen, EArekin batera aurkeztu duen proposamena defendatzeko. Azaroaren 15ean Osakidetzak hitzarmen bat sinatu zuen Tolosako Asuncion klinika pribatuarekin; ondorioz, arreta espezializatua Asuncion klinikaren esku geratu zen.
Aralar eta EA ez daude ados hitzarmenarekin, eta akordioa atzeratzeko eskatu dute batzordean. Eskaeraren aurka bozkatu dute EAJk, PSEk eta PPk. Maeztuk PSEko kideen «jarrera» kritikatu du batez ere: «PSEk ideologia albo batera utzi du, arreta espezializatua esku pribatuetan utziz. 2008an osasun publikoaren alde egin zuen».
Tolosaldean osasun pribatua inposatzea leporatu dio Aralarrek Eusko Jaurlaritzari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu