Tolosaldeko eta Leitzaldeko 30 alkateek bat egin dute gaur BERRIAlaguna kanpainarekin. Goizean agerraldia egin dute Tolosako kultur etxean (Gipuzkoa), BERRIAren Zure ziztada behar dugu kanpainari babesa emateko.
Agerraldian izan dira alkate gehienak, eta haiekin batera izan da Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria. Alkateek emandako babesa eskertu du, eta BERRIAk duen garrantzia azpimarratu du: "Uste dugu gure herriak behar duela horrelako hedabide bat".
Goierriko alkateek ere atxikimendua eman berri diote BERRIAlaguna kanpainari.