OSASUNA

Tolosaldekoa osasun zerbitzuaren aurkako kanpainatzat jo du Darponek

Asuncion klinikara bisitan joan da sailburua, eskualdean osasun publikoaren aldeko manifestazioa egin eta astebetera.

Hilaren 15eko manifestazioa. J. URBE, ARP
Garikoitz Goikoetxea.
2014ko otsailaren 24a
15:35
Entzun

Ehunka lagun kalera atera ziren aurreko larunbatean Tolosan (Gipuzkoa), eskualdean osasun zerbitzu publikoa nahi dutela eskatzeko. Asuncion klinika pribatuarekin ituna egina du aspaldiko urteetan Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko herritarrei zerbitzua han emateko; kontua da espezialitateak ere hara bideratu dituztela, Asuncion klinikarekiko ituna zabalduta. Osasun etxe publikotik kendu egin dituzte.

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua Asuncion klinikara joan da gaur, manifestazioa egin eta astebetera. Eskualdean erietxe publikoa eskatzen ari direnen aurka jo du; "errealitatea ezkutatzen" aritzea leporatu die, eta alderdikeriaz jokatzea. "Kanpaina bat egiten ari dira. Helburu bakarra da eskualdeko herritarrei ematen zaien osasun zerbitzu onari izena kentzea".

Tolosaldean gainerako eskualdeetan bezalako zerbitzua ematen dutela nabarmendu du sailburuak, eta pozik daudela herritarrak. Zerbitzua publikoa dela esan du, "baliabide publikoekin finantzatzen baita osorik". Osasun etxe publikoak badaudela eta Donostiako Ospitalea 25 kilometrora dagoela gogorarazi du. "Ospitale bat eraikitzea ez litzateke bideragarria".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.