Emakumeen kontrako indarkeria

Tolosan hilda agertutako emakumearen heriotza salatu dute

Ehundik gora lagunek parte hartu dute herenegun Tolosako (Gipuzkoa) bere etxean hilda aurkitu zuten emakumearen heriotza salatzeko elkarretaratzean. Bilgune Feministak antolatuta =i Tratu txarrak heriotzara eramaten gaitu=i lelopean bildu dira, eta, bestea beste, hildako andrearen senideek parte hartu dute. 46 urteko R.C.G. herenegun aurkitu zuten hilotz, eta indarkeria arrastoak zituen gorpuak. Haren senar ohiak urruntze agindua zuen, baina azkenaldian Tolosaldean ikusten zuten. Bere buruaz beste egin zuen edo norbaitek hil zuen ikertzen ari dira.

2006ko irailaren 2a
18:14
Entzun
130 bat lagun elkartu dira eguerdian Tolosako Udaletxearen aurrean Bilgune Feministak antolatutako ekitaldiarekin bat eginez. «Buruaz beste eginda, edo erailketa izanda ere, emakumea hil egin dute», iritzi dio Bilgune Feministak. «Ustez, eta bizilagunen arabera emakume honek tratu txarrak eta mehatxuak telefonoz jasotzen zituen, eta salaketa bat bederen, jarri zion senar ohiari», gaineratu du Emakumeen Eskubideen Aldeko Plataformak. Hildakoaren ahizpa batek parte hartu du elkarretaratzean.

Ertzaintzak eta Tolosako Udaltzaingoak ez dute ikerkuntzei buruzko informaziorik eman, «sumarioko sekretua delako». Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ez du heriotzari buruz dituen hipotesien berri eman nahi izan, autopsiaren emaitzak jakin arte. Bitartean, atzo, goiz guztian zehar Ertzaintza hildakoaren etxebizitzan izan zen, ikerketa burutzen. Etxebizitza ez ezik inguruak ere miatu zituzten; esaterako, Oria ibaian arakatzen aritu ziren.

Erailketa dela benetan ziurtatuko balitz, beste ekintza batzuk ere egingo dituztela agertu dute emakume taldeek.

17 eta 19 urteko bi seme-alaba zituen R.C.G.k.

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.