Igandean Tolosan (Gipuzkoa) hilda agertu zen emakumezkoaren bikotekidea kartzelan sartu dute gaur. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik azaldu dute goizean Tolosako epaitegian deklaratu duela, eta handik zuzenean Martuteneko kartzelara eraman dutela.
Andrearen hilketa bere gain hartu zuen bikotekideak. Ustezko hiltzaileak aurrekariak zituen; aurretik zazpi aldiz atzeman izan zuten; haietako batean, genero indarkeria egotzita.
Caridad Angeles Rodriguez Arrieta zen hildako andrea; 39 urte zituen. Urteak zeramatzan Tolosan.