Gizartea

Tolosarra da duela hilabete Etxaurin azaldutako hildakoa

ADN frogen ondoren identifikatu dute. 29 urteko gizonezkoa da. 2006ko azarotik etxetik desagertuta zegoen.

2007ko otsailaren 16a
18:51
Entzun
Tolosako (Gipuzkoa) gizonezko gaztea da duela hilabete Etxaurin (Nafarroa) hilda azaldu zena. Hain zuzen, urtarrilaren 18an aurkitu zuten gorpua, ehiztari batzuek, eta harrezkero gorpua identifikatzen aritu dira. Nafarroako Gobernuak gaur esan duenez, bukatu dituzte ikerketa lanak eta, ADN frogen ondoren, hildakoa tolosarra dela egiaztatu dute.

2006ko azarotik etxetik desagertuta zegoen eta haren familiak parte sartua zuen Ertzaintzan. Gero familia bera jarri zen harremanetan Nafarroako Foru Poliziarekin, Etxaurin agertutako hildakoa euren senidea zen jakiteko. Ikusi zuten arropa eta giltzak senidearenak zirela, eta orduan Zaragozako (Espainia) Analisi Genetiko eta Tratamendu Zentroak hildakoaren eta honen amaren ADN frogak egin zituen, gorpua identifikatzeko. Horrela egiaztatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.