Euskararen Egunaren harira izan den Euskaraz bizi nahi dut argazki lehiaketako saria Tomas Arroyori egokitu zaio. Zailtasunen gainetik izenburua duen argazkiarekin irabazi du. Arroyok bi sari izango ditu, Hizkuntzaren keinua liburua bat, eta beste bat aukeran: sukaldeko robota edo Wii bideokontsola.
Argazki lehiaketaren helburua euskaraz bizitzeko nahia adieraztea zen, eta euskararen egunean amaitu zen epea argazkiak bidaltzeko. Arroyok horretarako aterki koloredunez osatutako argazkia bidali zuen: "Euskaraz bizitzeko nahia nagusi", zioen. Hori eta argazki gehiago BERRIAren argazki bilduman daude ikusgai.