Torturaren Aurkako Elkarteak eta Giza Eskubideen Behatokiak salatu dute ez familiak ez haren konfiantzazko abokatuek ere ez zekitela ezer Madinaren egoeraz hura atxilotu zutenetik epailearen aurretik igaro arte. Gaur igaro da epailearen aurretik, eta, BERRIAk baieztatu duenez, torturak jasan izana salatu du. Mehatxatu egin dute, batez ere; elektrodoekin eta poltsarena eginda, adibidez. Bultzadak ere eman dizkiote.
Auzi medikuaren txostenean tratu txarren salaketa jaso bada, epaileak momentuan neurriak jarri behar ditu torturak ekiditeko
— TAT (@torturarikez) June 12, 2014
Fiskalak Madina espetxeratzeko eskatu dio epaileari, eta abokatuak libre uzteko. ETAko kide "legala" izatea leporatzen diote Madinari, 2011ko martxoko polizia operazio baten harira eginiko ikerketa batean oinarrituta. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 6. Epaitegiak agindu du polizia operazioa, berri agentzien arabera.