Gaur aurkeztu dute, Leitzako Arro baserrian (Nafarroa), Santomas eguneko azokan Donostian izango den zerria: Tomaxi. Eguerdian aurkeztu dute. 325 kilo ditu orain, eta espero dute hilaren 21erako, Santomas egunerako, 350 kilo izatea.
Kristina Saralegik zaintzen du Tomaxi. Joan den ostegunean jakinarazi zuen Donostia Kulturak zerriaren izena.