politika

Topaleku independentista herritarra sortzeko konpromisoa hartu du Nazio Eztabaidak

Orain talde sustatzailea antolatuko dute, Euskal Herrian eztabaida zabaltzeko eta ekarpenak jasotzeko. Berrehun lagunek hartu dute parte gaur Donostian urteko bilkuran.

2009ko urriaren 31
21:45
Entzun
Euskal Herriaren independentziaren aldeko herritarrez osaturiko topaleku berria eratzeko proposamena onartu du gaur Nazio Eztabaidak, Donostian egindako urteko bilkuran, eta hori sortzeko konpromisoa hartu du. Orain, aurrerapausoak emateko, talde sustatzaile "zabala" antolatuko dute. Gune berria "sektore, ikuspegi eta herrialde ezberdinetako lagunek" osatuko lukete.

Eztabaida Euskal Herrian zabaltzeko eta herritar independentistek eztabaida eta ekarpenak egin ahal izateko bitartekoak jartzea erabaki du Nazio Eztabaidak: besteak beste, herritarrei irekiak izango diren bilkurak antolatuko ditu hiriburuetan, eta Internet bidez ere parte hartzeko aukera eskainiko ditu.

Berrehun lagun inguruk hartu dute parte gaur Nazio Eztabaidan; haien artean izan dira 38 eragile sozial, sindikal eta politikoetako partaideak. "Guztiak, modu batera edo bestera, Euskal Herriaren alde eremu ezberdinetan gabiltzan abertzale gara", esan dute eztabaidako arduradunek. Saioa "oso parte-hartzailea izan da eta guztien ahotan izan da independentista direnen arteko indarrak bildu eta urratsak emateko beharra". Eztabaidan "gogoa eta ilusioa" sumatu dutela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.