Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) gaur berriro exijitu du: "Tortura bukatzeko modu bakarra inkomunikazio egoera desagertzea da". Eta datu batzuk eman ditu: Batasunaren zuzendaritzakideen kasua aparte utzita, aurten poliziek atxilotu dituzten 43 lagunetatik ia gehienek torturak eta tratu txarrak salatu dituzte.
Hori "modu sistematikoan" gertatzen dela esan du, eta beste datu bat eman du: gaur TATen agerraldian izan diren gazteak jaio zirenean bazirela torturak (1983-1986an), eta gaur egun ere bai, gazteok beraiek azken operazioetan torturak jaso izana salatu dutelako.
Azkeneko urteetan "borrokari esker aurrepauso batzuk" eman direla uste du taldeak, baina egoera aldatzeko ez dela nahikoa. Hala, euskal erakunde eta alderdiei "hitzetatik ekintzetara" pasatzeko eskatu die. Esaterako, Eusko Jaurlaritzak inkomunikazioa egoera bukatzeko eskatua du, baina "gero hori bete egin behar da, eta ez dute betetzen", TATen ustez.
Hiru neurri eskatu ditu: atxilotuen gurasoek semea edo alaba non dagoen jakitea; atxilotuak konfiantzazko medikua izatea; eta polizia-etxean bideo kamerak jartzea.
TATek abenduaren 15erako batzarra deitu du, Lekunberrin (Nafarroa). 31 aretoan egingo dute, "eta azkeneko 30 urtean torturatuak" izan direnei dei egin die bertara azaltzeko.
Tortura
Tortura bukatzeko inkomunikazio egoera desagertzeko exijtu du TATek
Torturaren Aurkako Taldearen datuen arabera, aurten poliziek atxilotu dituzten 43 lagunetatik ia gehienek torturak eta tratu txarrak salatu dituzte. "Modu sistematikoan" gertatzen dela salatu du. Abenduaren 15ean batzarra egingo dute, Lekunberrin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu