TORTURA

Tortura "irmoki" arbuiatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Espainiako Gobernuari eskatu dio bertan behera utz dezala "inkomunikazioa eta babesik gabeko egoerak ahalbidetzen dituen salbuespen legeria".

Protesta Burlatan, tortura salatzen duen muralean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 5a
09:11
Entzun

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak babestuta egin du aurrera Nafarroako Parlamentuak onartutako mozioa. Kontra bozkatu dute UPNk, PSNk eta PPNk.

Bigarren puntuan, PSNk ere bat egin du mozioarekin; horren arabera, legebiltzarrak "aintzat hartzen ditu Amnistia Internazionalak, Torturaren Prebentziorako Europako Batzordeak eta beste erakunde batzuek argitaratutako txostenak, eta baita Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Estatuaren aurka emandako ebazpenak ere".

Parlamentuak Madrili eskatu dio Torturaren aurkako Konbentzioaren printzipioei eta Estrasburgoko auzitegiak sortutako doktrinari jarraitzeko, eta horrela, tortura salaketa guztiak "zorrotz" ikertzeko.

Gainera, legebiltzarrak elkartasuna adierazi die "torturak eta tratu txarrak" jasan dituzten pertsona guztiei, eta Nafarroako Gobernuari dei egin dio herritarrek aurkeztutako tortura salaketak iker ditzan. Horien aitortza eta erreparazioa susta ditzala ere galdegin dio Uxue Barkosen gobernuari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.