AITOR COTANO
«Bidaian 'poltsa' egin zidaten, nire botaka zuen poltsa batekin»
«[Bidaian] poltsa egin zidaten, nire botaka zuen poltsa batekin. Ezin nuen neure burua defendatu, eskuburdinak atzean lotuta neuzkalako. Gainera, haiek lepotik estutzen zuten poltsa, eta sudurra estaltzen zidaten arnasa hartu ezin izateko [...] Galdeketak bi eratara egiten zizkidaten, biluzik eta zutik, edo gela baten ertzean eserita nengoela, baina beti mozorroarekin [...] Behin, konortea galtzekoa nintzela, medikua ikustera eramango nindutela esan zidaten, baina beste gela batera eraman, eta galdeketa eta kolpeekin jarraitu zuten. Aitorpen bat sinatu nuen».
ANABEL PRIETO
«Titiak igurzten zizkidaten, eta hanka tartetik hodi bat pasatzen zidaten»
«Madrilerako bidaia oso gogorra egin zitzaidan: etengabe buruan kolpeak ematen, belarrietan oihuka, autoa geldiaraziz, galdera pila bat eginez, gorputza ukitzen... Bularretakoa artazi batzuekin apurtu zidaten, eta burua jertsearekin estaltzen zidaten [...] Kolpeak batez ere buruan eta belarrietan ematen zizkidaten [...] Titiak igurzten zizkidaten, eta behin biluzik nengoela, alutik hodi antzeko bat sartzen saiatu ziren. Behin bakarrik egin zidaten, baina gero hankartetik pasatzen zidaten. Amaia Urizarri egin ziotena niri egingo zidatela esaten zidaten [...] Elektrodoak ez zizkidaten jarri, baina makina bat pizten zuten, eta jarriko zizkidatela esaten zidaten. Besoak hartzen zizkidaten, eta makina behin eta berriz piztu eta itzali egiten zuten».
ARKAITZ GOIKOETXEA
«Adostutakoa esaten ez banuen ederki jipoituko nindutela esan zidaten»
«Autoan jaso nituen kolpeez aparte, polizia etxean eta miaketetara atera ginenean jaso nituen gehiago [...] Lepoko eta buruko atzeko aldea handitu eta gorritu egin zitzaidan oso indartsu jotzen zidatelako [...] Bi aldiz jarri zidaten poltsa, bat polizia etxean eta bestea azken-aurreko egunean miaketa batetik bueltako bidaian[...] Bi aitorpen eginarazi zizkidaten, baina lehenengoa bakarrik sinatu nuen [...] Hitzez hitz haiekin adostutakoa esaten ez banuen ederki jipoitu behar nindutela esan zidaten [...] Epailearen eta fiskalaren jarrera oso hurbila zen, hurbilegia. Bromak egiteko gogoz eta faltsukeriaz betetako loreen artean egon ziren».
GAIZKA JAREÑO
«Bost egunetan ez nuenargirik ikusi»
«Ohetik lurrera bota ninduten oihu eta mehatxu artean; alfonbrarekin pilota bat egin zuten, eta kolpezaparrada itzela jaso nuen [...] Bidaian, potroetatik tiratu zidaten, eta lepoa estutu zidan ia konortea galdu arte. Apur bat aurrerago pistola sartu zidaten aho gingila ukitu arte [...] Tortura psikologikoa da nirekin gehien erabili zutena. Bost egunetan ez nuen argirik ikusi [...] Haiek prestatu, ikasarazi, deklaratu eta sinarazi zidaten».
IÑIGO GUTIERREZ
«Kolpeak eta mehatxuak etengabeak ziren bidaian»
«Bidaia oso gogorra izan zen; kolpeak eta mehatxuak etengabeak izan ziren. [Polizia etxean] kolpeak eserita zein oinez nenbilela ematen zizkidaten [...] Galdeketa batean, elektrodoekin mehatxatu ninduten; bizkarretik krema antzeko bat eman zidaten, eta kable antzeko zerbait sentitu nuen [...] Ziegan argia 24 orduz piztuta zegoen, eta nahiko indartsua zen».
LIBE AGIRRE
«Nire bizitza goitik behera aldatu du atxiloketa honek»
«Fuengirolan nengoen oporretan [...] Kalean atxilotu ninduten, eta oso bortitza izan zen [...] Bidaian ez ninduten ukitu [...] Polizia etxean, galderak egin zizkidaten, eta 'ez dakit' erantzuten nuenean jo egiten ninduten kokotean. Biluztukonindutela mehatxatu zidaten, eta Gaizkaren aurrean bortxatuko nindutela esan zidaten. Iletik tira ere egin zidaten sarritan [...] Atxiloketa horren ondorioz, nire bizitza goitik behera aldatu da».
MAIALEN ZUAZO
«Amaia Urizarri egindakoaniri egingo zidatela esaten zidaten»
«Bidaian hasi ziren buruko kolpeak eta mehatxuak [...] Une batean plastikozko poltsa jarri zidatenburuan. Hiru aldiz jarri zidaten,eta gero buru gainean —txapel bat bezala— mantendu zidaten, Madrilera iritsi arte. Bigarren egunean eta hirugarrenean, arropa kenarazi, eta igurtziak egin zizkidaten gorputzean [...] Arropa indarrez kendu, eta biluzik geratu nintzen [...] [Polizia] batek zoroaren rola egiten zuen, berak sartu ziola Amaia Urizarri pistola aluan eta nik gauza bera merezinuela [...] Titiak igurtzi zizkidan iraintzen ninduen bitartean; alua ere igurtzi zidan eskuekin —plastikozko poltsa batekin forratua zegoela zirudien—, izterretatik gora eta behera, bortxatukoninduela, ipurditik sartukozidala esaten. Lau hankan jartzera behartu ninduen, eta makilarekin alua ukitu zidan —baina ez zidan sartu— [...] Mehatxuak batez ere nire aurkakoak ziren; laguntzen ez banien txikitu egingo nindutela,bortxatu, poltsa jarriko zidatela, elektrodoak, bainera... Kontatzen den guztia egia dela esan zidaten, eta nirekin dena probatuko zutela».
MIKEL SARATXO
«Portu eta Sarasola eraman zituzten tokira eramango nindutela esan zuten»
Nik ikusten ez nuen guardia zibilbatek Portu eta Sarasola eramanzituzten tokira eramango nindutela esan zidan [...] Bidaiak iraunzuen denbora guztian mehatxuka eta kolpeka egon zitzaizkidan.
Kolpeak buruan eta barrabiletan ematen zizkidaten. Buruan ematen zidatenean jertseko txanoa ipintzen zidaten markarik ez uzteko. Bidaia osoan begiak estalita eduki nituen [...] Autotik irten ginen, eta esan zidaten nahi banuen ihes egiteko, baina gero tiro bat emango zidatela. [...] Laugarren eguna gogorrenaizan zen niretzat. Berehala hasizitzaizkidan kolpeka. Hasieraneskuaz, eta gero liburu edo telefono gida batekin. Kolpeakburuanizan ziren gehienbat. Flexioak egitera behartu ninduten. Gero, plastikozko poltsa bat eman zidaten buruan jartzeko. Flexioak egiten jarraitu nuen poltsa buruan neukala».