Mikel Ziaurriz eta Gorka Diez Ulzurrun Antsoaingoak dira, baina bigarrena Foruan (Bizkaia) hartu zuten atxilo hango barnetegian. EderLizaso, ostera, Zizurkoa da.
Epailearen aurretik pasa ondoren, senideekin eta abokatuarekin egoteko aukera izan dute gazte nafarrek. Guardia Zibilaren esku egondako egunetan tratu txarrak, torturak eta mehatxuak pairatu dituztela jakinarazi diote Amaia Izko abokatuari. Poltsa egin zietela eta sabelan eta barrabiletan kolpeak jaso zituztela jakitera eman dute. Diez de Ulzurrunek eta Ziaurrizek batik bat aurreneko bi egunetan sufritu dituzte torturak, eta Lizasok inkomunikazioaren azken bi egunetan jasan du tratu okerragoa .
Ostegunean, Zaine Rodriguez Rekondo lesakarra atzeman zuen Guardia Zibilak Beran (Nafarroa), eta beste hirurekin lotu zuen haren atxiloketa. Neska gazte horrek inkomunikatuta jarraitzen du.
Atxiloketak
Torturak salatu dituzte asteartean atxilotutako hiru gazte nafarrek
Inkomunikatuta egon diren bost egunetan torturak jasan dituztela salatu dute Guardia Zibilak astearte goizaldean atxilotu zituen Mikel Ziaurriz, Gorka Diez Ulzurrun eta Eder Lizasok. Zehazki, poltsa egin dietela, sabelean eta barrabiletan kolpatu dituztela eta mehatxuak pairatu dituztela esan diote Amaia Izko abokatuari. Hirurak baldintzagabe espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epaileak. ETArekin lotura izatea egotzi die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu