TORTURA

Torturan adituek torturatzat jo dute inkomunikazioa

2004ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Torturen aurka jarduten duten aditu eta erakundeek mila bider egin dituzte gomendioak torturak amaitzeko. Euskal Herrian Torturen Aurkako Taldeak (TAT) 9 neurri proposatzen ditu; eta horietan nagusiena inkomunikazioa kentzea da. Theo Van Boven NBEko kontalariak ere aholku bera egiten du. Haren txostenak dioenez, inkomunikazioa, tortura «errazten» duen neurria izateaz gain, «tratu krudel, anker eta laidogarria da, eta tortura ere izan daiteke». Van Bovenek inkomunikazioa indargabetzea proposatzen du. Europako Torturen Prebentziorako Komiteak eta Amnesty Internationalek ere bat egiten dute aholku horrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.