Torturaren aurka azaltzeko eskatu dio EAk Eusko Legebiltzarrari

Azken atxilotuen salaketak ikertzea eta inkomunikazioa amaitzea galdegin du mozio baten bidez

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko urriaren 9a
00:00
Entzun
Joan den asteko polizia operazioan atxilotutako Xabier Atristain eta Juan Carlos eta Jesus Mari Besance anaiek eginiko tortura salaketak ikertzeko eskatu du EAk. Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako mozio baten bidez, Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak eskatu du polizia etxean gertatutakoaren inguruan ikerketa sakon bat egiteko eta, behar izanez gero, erantzukizunak argitzeko. Agirrezabalak nabarmendu du ofiziozko abokatuak berakuko egin ziola Atristainen polizia aurreko deklarazioa sinatzeari, atxilotuaren egoera fisikoa ikusi zuenean.

Inkomunikazioa ahalbidetzen duen legedi berezia indargabetzea «presazkoa» dela berretsi du, halaber, EAko legebiltzarkideak. Gogora ekarri duenez, nazioarteko erakunde ugarik eskatu dute atxilotuen inkomunikazioa amaitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.