Torturaren aurkako adierazpena eskatu diote Espainiari
Europako Kontseiluaren Torturari aurre hartzeko batzordeak 2007 amaieran Espainiara egindako bisitaren inguruko txostena kaleratu du, eta torturaren aurka adierazpen politiko bat egiteko exijitu dio Espainiari. Batzorde horrek aditzera ematen du atxilotu batek torturak salatzen dituen bakoitzean epaileak eskaera hori idatzita jaso beharko duela eta berehala azterketa medikua egiteaz gain ikerketa ziurtatzeko pauso oro hartu behar dituela. Txostenean kezkatuta daudela jaso dute 2008ko urtarrilean Igor Portu eta Mattin Sarasolak salatutako torturekin eta 2007ko udaberrian gazteen aurka izandako operazioetan izandako salaketekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu