Torturaren aurkako deia zabaldu dute Nafarroan

ELAk ere gaitzetsi egin du parlamentuak tortura salaketak ikertzeko batzorde bat sortzeari uko egin izana

Erredakzioa
Iruñea
2011ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Torturaren Kontrako Nafarroako Ekimenak gogor kritikatu du Nafarroako Parlamentuak tortura salaketekin duen jarrera: UPNk, PSNk eta CDNk bidea itxi diote ikerketa batzorde baten sorrerari, eta «susmoa» dute gauza bera egingo dutela inkomunikazioa amaitzeko mozioarekin ere. Ekimeneko sustatzaileen arabera, politikariek ez dute euren gain hartu nahi «kuarteletan gertatzen denaren ardura»: «Hiru alderdi horiek azaldu egin beharko dute zergatik ez dituzten Amnesty Internationalen gomendioak bete nahi». Torturaren Aurkako Herritarren Foroa antolatu dute martxoaren 25 eta 26rako.

Horrez gain, ELAk ere kritikatu du parlamentuaren erabakia: «Zigorgabetasunak bukatu egin behar du; ezinbestekoa da salaketak ikertzea eta kasuok epaitzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.