Torturaren aurkako neurriak aintzat hartzeko eskatu diote Espainiari

Torturaren Aurkako Herritarren Foroak uste du Europan «nazkatuta» daudela Espainiako jarrerarekin

Erredakzioa
2011ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Europako Kontseiluko Torturaren Prebentziorako Batzordeak 2007ko amaieran Espainiara egindako bisitaren inguruan kaleratu berri duen txostenaz gogoeta egin du Torturaren Aurkako Herritarren Foroak. Carlos Hernandez kideak gogorarazi, batzordeak, besteak beste, torturaren aurkako adierazpen politiko bat egiteko exijitu dio Espainiari.Hernandezen esanetan, txostenak agerian uzten du Espainiako Estatuak ez dituela aintzat hartu orain arte Europako erakundeetatik tortura amaitzeko egin zaizkion gomendioak. «Txostenak, azken batean, dio Europa nazkatuta dagoela [Espainiako] axolagabekeriarekin». Hori horrela, Hernandezek dei egin dio Espainiako Gobernuari torturari aurrehartzeko egiten dizkioten aholkuak aintzat hartu eta betetzeko.

Torturaren Aurkako Herritarren Foroko kideak gogorarazi duenez, Europako Kontseiluak epaileek tortura salaketetan duten erantzukizuna aztertu du, eta besteak beste, adierazi du atxilotuak babesteko betebeharra dutela epaileek.

Gainera, txostenean inkomunikazio aldia amaitzeko espresuki aipatzen ez badu ere, praktika hori amaitzeko balio duten aholkuak ematen dituela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.