Torturaren kontrako ekimen bat aurkeztuko du NaBaik Nafarroako Parlamentuan

2011ko martxoaren 2a
13:17
Entzun
Duela aste batzuk Nafarroan atxilotutako ezker abertzaleko kideen tortura salaketak ikertzeko eskatuz ekimen bat aurkeztuko du NaBaik Nafarroako Parlamentuan. Agintariei galdegin die tortura bukatzeko neurriak hartzeko; besteak beste, inkomunikazio egoera amaitzeko, atxilotuak konfiantzako medikua eta abokatua izateko, Espainiako Auzitegi Nazionalari eskumenak kentzeko, edota atxiloaldia kamerekin grabatzeko.

Gernikako Akordioko sinatzaileek eskatuta bideratuko du ekimena NaBaik legebiltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.