Torturak

Torturatuen Batzar Nazionala, abenduaren 16an

Torturak jasan dituzten euskal herritarrek "protagonismo berezia" izan behar dutela uste du TAT Torturaren Aurkako Taldeak. Ildo horretan, lehen urratsa, abenduaren 16an emango dute eta "torturak jasan dituzten euskal herritar guztiei Batzar Nazional batean parte hartzeko deia" luzatu diete.

2006ko urriaren 28a
18:49
Entzun
Gaur eman dute Donostian Batzar Nazionalaren berri. Torturatuek Euskal Herriari egin behar dioten ekarpenaren helburua zein den zehaztu dute: "memoria historikoa eskuratu eta inoiz inor gehiago torturatua izan ez dadila bermatzea". Torturatuak izan direnei eurei dagokie "irakurketa propioak kaleratu" eta "torturaren gaia agenda politikoan sartzea".

Musika, poesia eta dantza izan dira nagusi Tortura Eskenara izenburupean egin duten aurkezpen ekitaldian. Eva Forest eta Edorta Jimenez idazleek –torturak jasandakoak biak– irakurgai berezia irakurri dute torturatuek izan behar duten protagonismo berezia nabarmenduz. TATeko hainbat abokaturekin batera torturak jasan dituzten 30 lagun inguru egon dira aurkezpenean.

Eva Forest eta Edorta Jimenezek ezezik, torturatuak izan diren hainbat lagunek hartu dute hitza ekitaldian. Besteak beste, Eñaut Elorrieta Ken Zazpi taldeko abeslariak. Elorrietak 1997an salatu zuen Ertzaintzaren eskutik torturak jasan zituela. Abesti bat kantatu du Elorrietan eta jarraian hartu dute hitza Forestek eta Jimenezek.

Ondoren hainbat poesia irakurri dituzte Leire Gallastegik, Mikel Arregik eta Susana Atxaerandiok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.