Irteera operazioko lehenengo eguneko ezaugarri nagusia trafikoa astuna da. Biriatuko mugan, hogei kilometrotako erretentzioak daude. Biarritzen trafikoa arindu den arren, oraindik zortzi kilometrotako auto ilarak daude.
Bizkaian, A-8 autobidean, trafikoa astuna da, eta Iurretako ordaintokian autoak pilatu egiten dira. Mementoan bi kilometro inguruko auto ilarak daude. Bilbo-Kantabria errepidean trafiko astuna da nagusi. A-8 eta N-1 elkartzen diren gunean ere, autoak pilatu egiten dira.
Irteera operazioa
Trafiko astuna eta erretentzioak lehenengo egunean, eta hildako bat Durangon
Gaur, abuztuak 1, irteera operazioaren lehenengo egunean trafikoa astuna dabil eta erretentzioak daude Euskal Herriko errepideetan. Auto pilaketa handiena Biriatun dago, 20 kilometro inguruko erretentzioak baitaude. Hildako bat ere izan da, Durangon hain zuzen, 50 urteko emakumezko batek gidatzen zuen autoak kamioi baten aurka jo duenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu