Casals EITBko kudeatzaile izan zen 1999tik 2009ra. EH Bilduko legebiltzarkide Unai Urruzunok gaur jakinarazi du Bilboko epaitegi batek tramitera onartu duela Juan Luis Diego Casalsen aurka LABek aurkeztutako salaketa. Sozietate delituak eta diruaren bidegabeko erabilera egozten dio sindikatuak.
Urruzunoren arabera, salaketa horretan "ustelkeria zantzuak" egon daitezke, eta delituak "oso larriak" lirateke. Gainera, uste du EAJk EITBn aurrera eraman duen politikaren "ispilu" dela.