Hondakinen kudeaketa

Tramiterako onartu dute Zubietako plantako lanen lizitazioaren aurkako helegitea

Zubietan erraustegia egiteko lanen lizitazioari errekurtsoak jarri dizkiote, eta tramiterako onartu ditu epaitegiak. Hondakinen kudeaketaren auzia demokraziaren inguruko eztabaida bihurtu dela salatu dute.

Joseba Belaustegi GuraSOSeko kidea antolatutako ekimenen berri ematen. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Maider Galardi
2016ko uztailaren 29a
13:43
Entzun

Zubietako erraustegia gelditzea "inoiz baino gertuago" dagoela azaldu du GuraSOSek gaur goizean GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, atzo hartutako erabakiaren harira egindako agerraldian. Eztabaida gizarteratzea lortu dela uste dute, eta aldarrikatu dute orain dela herritarren "ahotsa entzuteko garaia". Hori dela eta, gizartea mobilizatzera deitu dute, "errebolta baketsua" egitera. Antolatu dituzten ekinbideetan parte hartzeko deia ere egin dute.

Parte-hartze prozesu bat irekitzeko eskaera egin zion GuraSOSek Gipuzkoako Diputazioari joan den uztailaren 5ean. Eskaera onartu, eta uztailaren 21erako bilera bat lotu zuten bi aldeek. Ordea, egunean bertan, "urgentziazko" bilera bat zela medio, Diputazioak bertan behera utzi zuen taldearekin zuen hitzordua. Atzo jakinarazi zieten, hasieran onartutako eskaera Diputatuen Kontseiluak atzera bota duela. Demokraziaren zentzua ezbaian jarri dela uste dute elkarteko kideek: "Legitimitate demokratikoaren talka dago herritar eta autoritateen artean". Parte-hartze prozesua eta gaiaren inguruko deliberaziorako epe bat irekitzea exijitu diote diputazioari berriro: "Inoiz ezin da egon alderdien demokrazia herritarren demokraziaren gainetik".

Lizitazio prozesua abiatu berritan, errekurtsoak jarri dizkiote tramitazioari, eta tramitera onartu du helegitea Donostiako Administrazio Auzietarako 2. Epaitegiak. 8-10 egun barru jakinaraziko dute erabakia.

Abuztuaren 27 eta 28rako Abuztock festibala antolatu dute. Aieteko jauregian izatea nahi dute. Artea, literatura, filosofia, zuzenbidea, gizarteko zibileko ordezkariek eta parte hartu nahi duen orok hiru minutuko tartea izango du aldarrikapenak egiteko. 1970eko hamarkadan iraultza eta bakearen ikur bihurtu zen Woodstock jaialdiari egin diote keinu. Irailean, beste kanpaina bat hasiko dute, eskoletan zentratuta, eta urrirako mobilizazio ikusgarri bat prestatzen ari dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.