Tratamendu psikiatrikoan zegoen lagun bat hil da Markinan, senideak eta ertzainak kontrolatzeko ahaleginean ari zirela

2008ko otsailaren 21a
13:49
Entzun
Tratamendu psikiatrikoan zegoen 40 urteko gizonezko bat etxetik ihes egiten saiatu zen atzo iluntzean Markinan (Bizkaia), bezperan egin zuen bezala. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, gaixoak oso jarrera bortitza zuela eta, Ertzaintzarai deitu zioten senideek.

Gizonezkoa kontrolatzen saiatu ziren ertzainak, senideen laguntzaz, osasun zerbitzuetako kideak psikiatriko baten ingresatzeko modua abian jartzen zuten bitartean. Herrizaingo Sailaren arabera, bi ertzainek eta bi senidek gaixoa mendean hartzea lortu zuten portalean, eta eskuburdinak jarri zizkioten. Segituan, arnas estuak eman ziola, kordea galdu zuela eta hil egin zela agertu dute.

Ikerketa abiatu dute heriotzaren arrazoi zehatzak argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.