Martxoak 8. Emakumeen Eguna

Tratu txarrengatiko diru laguntza eta oinarrizko errenta, bateragarri

Orain arte ezinezkoa zen bi laguntzak jasotzea, eta iaz hainbat laguntza eskari atzera bota zituen Jaurlaritzak

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Oinarrizko errenta jasotzen duten genero indarkeriaren biktimek kobratu ahal izango dute tratu txarrak jasaten dituzten andreei Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntza ere. Hala baieztatu du Mariola Serranok, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako zuzendariak. Orain arte hori ezinezkoa zen. Izan ere, oinarrizko errenta kobratzen zutenek ezin zuten jaso Jaurlaritzaren laguntza.

Serranok emandako datuen arabera, Jaurlaritzak iaz genero indarkeriaren biktimei emandako diru laguntzak 2.556 euro eta 10.224 euro artekoak izan ziren. Laguntzen zenbatekoa dituzten behar ekonomiko eta karga familiarraren araberakoak dira. Iaz 129 laguntza eskari jaso zituen. Horietatik 115 erantzun zituzten, eta 86 emakumek jaso zuten laguntza: 26k Araban, 27k Bizkaian eta 33k Gipuzkoan. Laguntza ukatu zieten lau emakumeren kasuan, arrazoia oinarrizko errenta kobratzea izan zen. Aurten, genero indarkeriaren biktimei laguntzeko aurrekontua 380.000 eurokoa izango da.

Harrera etxe edo zerbitzuetatik alde egitea erabakitzen duten genero indarkeriaren biktimez ere mintzatu zen Serrano: «Helduak dira, eta beren erabakiak hartzeko gaitasun osoa dute. Ez badute nahi, guk ezin dugu haien egoeraren jarraipenik egin. Haiena da azken erabakia».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.