Trebiñuko eri bat ez dute onartu Txagorritxun, eta protesta egin du udalak

2012ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
Trebiñuko (Araba) gaixo bat Gasteizko Txagorritxuko Ospitaletik Burgoskora (Espainia) bidali dutela eta, kexu agertu da Trebiñuko Udala. PPk ez beste alderdi guztiek adostutako mozio batek dioenez, andreak eritasun kroniko bat duelako ez dute onartu Gasteizen. Herriko etxeak salatu du «alferrekoa» dela Gaztela eta Leonek eta Jaurlaritzak sinatutako akordioa, eta eskatu du jartzeko neurriak bizilagunak nora ezean ez ibiltzeko. Protesta iragarri du udalak: elkarretaratzeak egingo dituzte Gaztela eta Leongo Juntaren eta Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.