Trebiñuko gizon bat bahitzeko erabilitako furgoneta oraindik ez du aurkitu Guardia Zibilak

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko urriaren 5a
00:00
Entzun
Guardia Zibilak Trebiñun (Araba) izandako bahiketa ikertzen jarraitzen du. Espainiako Gobernuak Burgosen duen ordezkaritzak jakitera eman duenez, 40 urteko gizonezkoa da bahitutakoa. Igande goizean izan zen gertaera. Ustez lau gizonek furgoneta batean sartu zuten biktima. Gizonaren bikotekidea bizilagunengana irten zen laguntza eske, baina ordurako eramana zuten. Guardia Zibila furgonetaren eta han inguruan zebilen beste auto baten bila ari da, baina oraingoz ez dute aurkitu. Bahitu duten gizona, berez, Bizkaikoa da. Baina urte erdia zeraman Trebiñuko Doroño II etxebizitza multzoan, bikotekidearekin eta beste gizonezko batekin alokairuan bizitzen. Lehen ikerketen arabera, gertatutakoa kontu garbiketa izan da. Dena den, lekuko bila jarraitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.