TREBIÑU

Trebiñuren geroaz erreferenduma egiteko eskatu diote Arabako Batzar Nagusiek Madrili

EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu eta Irabaziren babesarekin, mozio bat onartu dute batzar nagusiek.

Trebiñurako bide seinale bat. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 8a
12:41
Entzun

Zehazki, Trebiñuko eta Argantzungo udalerriak Arabara batzeko modua ekarriko duen lege organiko bat onartzeko eskatu diote Arabako Batzar Nagusiek Espainiako Kongresuari. Horrez gain, erreferendum bat egin dadin galdegin dute. Bestalde, Arabako Diputazioari eskatu diote babes juridikoa eskain diezaiela bi udalerriei "bere autonomia urra dezaketen balizko helegiteen aurka".

Ahal Dugu-k proposatu du erreferenduma. Ados azaldu da Izaskun Moiua EAJko batzarkidea, baina gogorarazi du Euskal Autonomia Erkidegorako 2004ko estatutu proposamenean jasotzen zela proposamen hori, eta erantsi "gutxienez hamar urte berandu" iritsi dela eskaintza. PPko Alicia Ruiz de Infante ados agertu da lege organikoarekin, baina ez "frustraziora daramaten bideekin".

EH Bilduko Kike Fernandez de Pinedok eskatu du egungo hitzarmena betetzetik harago joateko eta "ekintzen bidetik" jotzeko. Trebiñarrei egonkortasuna ematen dieten bideak "sustatzen jarraitzea" aldeztu du Jon Nogales PSEko batzarkideak, eta Jose Damian Garcia Moreno Irabazikoak "errebeldiara" deitu du, EH Bilduren eta Ahal Dugu-ren proposamenekin bat egitearekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.