gizartea

Tren bat errailetik irten da Lezaman eta gidaria zendu da

Hiru lagun ere zauritu dira eta horietako bat oso larri dago, osasun zerbitzuek jakinarazi dutenez.

2009ko urriaren 8a
19:01
Entzun
Gaur 16:25ak inguruan Euskotren konpainiako tren bat errailetik irten da Lezaman (Bizkaia) eta istripuaren ondorioz, gidaria hil egin da. Hiru lagun ere zauritu dira eta erietxera eraman dituzte. Horietako bat oso larri dago, osasun zerbitzuen arabera.

Ertzaintzaren arabera, trenbidearen amaierako porlanezko hormaren aurka jo du trenak eta horrek trena deskarrilatzea ekarri du. Abiadura handian zihoan trena, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Langile bat da hildako gizonezkoa. LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 70. behargina da gaurkoa. Iaz hala 125 zendu zirela dio LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.