Ibilgailuentzako pasabidetik trenbidea zeharkatzen ari zen kamioi bat aurrean hartuta eraman du Galiziatik Bartzelonara (Herrialde Katalanak) zihoan Talgo trenak; 16:20 inguruan gertatu da ezbeharra. Ondorioz, trena bere bidetik atera da.
Kamioi gidaria larri zauritu da ezbeharrean, eta Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dute. Horrez gain, treneko lauzpabost bidaiari ere zauritu dira -50 bat zihoazen guztira-. Ertzaintzaren arabera, bidaiari horiek zauri arinak dituzte, eta ezbeharra gertatu den lekura joan diren anbulantzietako kideak ari dira haiek artatzen eta erietxeetara eramatea komeni den neurtzen.
Adif Espainiako trenbideak kudeatzen dituen enpresa publikoa autobus bila ari dira bidaiariak beren jomugetara eramateko.
Istripua
Tren batek kamioi bat harrapatu du Gasteiz ondoan
Jundizko industrialdeko ibilgailuentzako pasabidean gertatu da istripua. Kamioiaren gidaria Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dute zauri larriekin. Treneko lauzpabost bidaiarik zauri arinak dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu