Hogei bat sindikatuk, talde ekologistak, alderdi politikok eta norbanakok osatzen dute Tren Sozialaren Sarea, eta horien guztien izenean hitz egin dute Iñaki Barcenak eta Helen Groomek Eusko Legebiltzarren Garraio eta Herri Lan Batzordean.
Helburua nagusia Abiadura Handiko Trenaren inguruan gizartean dagoen kezka plazaratzeaeta azpiegituraren aurkako argudioak azaltzea izan dela adierazi du hasieratik Barcenak.
Besteak beste, AHTari buruzko eztabaida falta salatu dute Tren Sozialaren Sareak.Barcenaren hitzetan, ez da egon garraio ereduaren eta beharren inguruko eztabaida, eta horrek ika-mika garrantzitsua eragin du AHTren inguruan. "Euskal gizartean benetako eztabaida serioari eusten ez badiogu hainbat udalerritan sekulako gatazka sortuko da, eta ez da mehatxua bistakoa den errealitatea baizik. Irtenbideak bilatu ezean, gatazka mahai gainean izango dugu obrak hasi bezain pronto".
Proposamen zehatzak ere egin dituzte Eusko Legebiltzarraren Garraio Batzordean.Batetik, instituzioen eta gizarte eragileen arteko eztabaida mahaia eratzea proposatu dute. Bestetik, AHTren egitasmoaren "kautelazko gelditzea" proposatu zuen Groomek.
Azpiegiturak
Tren Sozialaren Sareak salatu du AHTren aurkakoek "erabateko bazterketa" jasan dutela
Euskal Yren egitasmoa iragarri zenetik ia hogei urte igaro dira. Gaur lehenengo aukera izan du Euskal Herriko Tren Sozialaren Sareak Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitekoeta Abiadura Handiko Trenaren aurka duen iritzia plazaratzeko. "Atzerapenez bada ere, mila esker", esanez eskertu du Eusko Legebiltzarraren gonbita Iñaki Barcena sarearen ordezkariak. Era berean, azken urteotan jasandako bartzeketa salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu