Gaur eguerdian pertsona bat hil da Hernanin (Gipuzkoa), tren batek harrapatua. Hildakoak 75 urte zituen. Berriak jakin ahal izan duenez 12:00etan izan da istripua, eta ondorioz une horretan etenda geratu da tren zerbitzua bi norabideetan. Horrek hainbat eragozpen sortu ditu Renferen zerbitzuan.
12:20ean abiatu da berriro tren zerbitzua baina soilik bi trenbideetatik bat erabiliz, alde batera zein bestera zihoazen trenak txandakatuz. 14:30ean zerbitzua bi norabideetan normaltasunez hasi da.
ISTRIPUA
Trenak harrapatuta, 75 urteko gizon bat hil da Hernanin
Eguerdian izan da istripua, Donostiatik Hernanira iritsi aurretik dagoen pasagune batean. 75 urteko gizon bat da hildakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu