Renfe tren konpainiak baieztatu duenez, gaur 09:00etan tren batek 10 urteko haur bat harrapatu du Villabona-Zizurkilgo geltokian, Zizurkilen (Gipuzkoa). Umea oso larri eraman dute erietxera. Tren zerbitzua hainbat minutuz etenda egon da, 09:40ak arte.
Merkantzia trena da haurra harrapatu duena, eta 10:45ak arte geratu da istripua gertatu den lekuan. Tren zerbitzuak aldameneko trenbidetik jarraitu du normaltasunez lanean. Geltokiaren jabe den Adif enpresako teknikariak lekuan bertan aritu dira lanean.
istripua
Trenak haur bat harrapatu du Villabona-Zizurkilgo geltokian eta hau oso larri dago
Umea ospitalera eraman dute. Merkantzia trena da hura harrapatu duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu