2003ko azaroaren 8an Lapurdiko burdinbidea moztu zuten 130 bat hainbat lagunek SNCF tren konpainiari euskara erabil dezala galdegiteko. Bide bitxia hautatu zuten, gainera, protesta aurrera eramateko: mus partidak antolatu zituzten trenbide gainean SNCFri "hordagoa" botatzen ari zirela irudikatzeko.
Ekintzan parte hartu zuten lagunetatik 63 atxilotu zituzten CRSek, eta urtarrilaren 8an epaitu zituzten. Baionako Tribunalak 300 euroko isuna ezarri zien atxilotuei, eta, horrez gain, guztien artean SNCFri 9.000 euroko kalteordaina zein auzibideak sortutako 1.200 euroko gastuak ordaindu beharra.
Demoek helegitea aurkeztu zuten epai horren aurka, baina Paueko Apelazio Tribunalak atzera bota du eta zigorrak berretsi ditu.
Euskara
Trenbidea mozteagatik Demoei jarritako isunak berretsi ditu Pabeko Apelazio Tribunalak
SNCF Frantziako tren konpainiari euskara erabil dezala exijitzeko Demoek 2003ko azaroaren 8an egin zuten protestan atxilotutako 63 lagunei Baionako Tribunalak ezarritako isunak berrtsi ditu Paueko Apelazio Tribunalak. Hain justu, epaitegi horrek atzera bota du demoek administrazioan euskara erabiltzeko eskubidea aldarrikatuz aurkeztutako helegitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu