Trenbideko katenaria eten dute Zallan

Ertzaintzak bart gaueko erasoari buruz "hipotesi guztiak zabalik" dauzka.

2010eko maiatzaren 13a
12:54
Entzun
FEVE Espainiako Bide Estuko Trenbidearen katenaria eten egin dute bart Zallan, Herrera parean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak goizean esan duenez.

Goizeko ordubiak pasatxo izan da erasoa, eta berehala konpondu dute langileek. Fevek tren zerbitzua eten beharrik ez du izan.

Ertzaintza gertaera ikertzen ari da eta "hipotesi guztiak zabalik" dauzka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.