Lan istripua
Trenbideko mantentze lanetan ari zen Renfeko behargin bat hil da Oloritzen
Lan istripu larria gertatu da bart Oloritzen (Nafarroa): Castejon-Iruñea trenbide sareko mantentze obretan ari zen langile batek elektrizitate deskarga jaso du, eta hil egin da.
43 urteko Jose Antonio C.S. Zaragozako (Aragoi, Espainia) bizilaguna da zendu den Renfeko langilea. Nafarroako Foruzaingoak egin duen lehen txostenaren arabera, aluminiozko barra bat zeukan eskutan langileak, eta zutik jarri duenean trenbideko tentsio altuko linea bat jo du, eta, ondorioz, elektrizitate deskarga handia jaso du. Segituan hil da. Iruñera, Auzi Medikuntzako Institutura, eraman dute gorpua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu